INFORMAZIOA
HASIERA: Maiatzak 22, larunbata.
FINALA: Uztailak 3, larunbata, arratsaldeko 17:00etan.
IZEN EMATEA, NON? Arrano, Giroa, Kukue, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan egin ahal izango da.
IZENEMATE EPEA: Apirilaren 16ean hasi eta maiatzaren 9an, igandea, amaituko da.
BILERA: MAIATZAK 14, OSTIRALA, 18:30etan, Kultur Etxeko areto nagusian, txapelketako arauak azalduko dira. Egutegiaren zozketa ere egingo da. Bilerara, talde bakoitzeko partaide bat gutxienez agertu beharko da.
BALDINTZAK:
· Gehienez 16 partaideko taldeak sortuko dira.
· Txapelketan parte hartzeko gutxieneko adina, 16 urtekoa izango da.
· Gizonezkoak, emakumezkoak, zein talde mistoak sor daitezke.
· Talde bakoitzean, gehienez legazpiarrak ez diren 2 pertsonek joka dezakete.
· Talde bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu jokalari bakoitzeko izena ematean. Adibidez: 10 jokalariko taldeak, 100 euro ordaindu beharko ditu.
· Jokalari bakoitzeko, “JOKALARI FITXA” bana bete beharko da, eskatzen diren datu guztiak derrigorrezkoak direlarik.
· Talde bakoitzak “TALDE FITXA” ere bete beharko du, eskatzen diren datu guztiak adieraziz.
· Txapelketa aurrera ateratzeko, gutxienez 8 taldek eman beharko dute izena.
· Izena ematen duten talde kopuruak baldintzatuko du talde multzoak zenbatekoak izango diren eta hurrengo fasera pasako diren talde kopurua.
SARIAK:
· Talde irabazlearentzat afaria, AZPIKOETXE JATETXEAK eskainita.
· TROFEOAK, lehen HIRU sailkatuentzat.
· Pitxitxi saria + Ibargutxi Kirolak saria
· Aiztonagako Tigrea saria + Oskarbi Optika saria
· Partaide guztiek, txapelketako oroigarri bat jasoko dute.
INFORMAZIO GARRANTZITSUA!! Bilera, azken fitxajeak eta 1. faseko egutegi aldaketak egiteko azken eguna izango da. Hortik aurrera ez dira ez fitxajerik ez egutegi aldaketarik onartuko